XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskalki gehienetan forma indartua erabiltzen da, baina halakoetan ere bera izenordainak perpausetik kanpo dagoen norbaiti erreferentzia egin diezaioke.

Idazkariak esan du berak ez duela boto eskubiderik (elkarteko lehendakariaz edo idazkariaz)

- Berori: ber aurrizkiak eta hori erakusleak osatzen dute berori. Beraz, erakuslea dela pentsa daiteke, baina erreferentea bigarren pertsona da, nahiz eta formaren arabera hirugarren pertsonari dagokiolako aditza ere hirugarren pertsonan ageri den.

Berorrek nahi duen bezala egingo dugu, jauna

Esparru eta komunikazio egoera jakin batzuetan baino ez da erabiltzen. Erreferentea bigarren pertsona, hau da, entzule edo solaskidea dela adierazteaz gain harenganako errespetua ere adierazten du. Pluraleko formarik zabalduena beroriek da.

Izenordain zehaztugabeak

- ZER eta NOR izenordainak

Izenordain hauen erreferentea edozein izan daiteke. Erreferentea pertsona den edo ez besterik ez dute adierazten, eta galdegile modura erabiltzen dira.

Nor etorriko da bilerara?

Zer erosi duzu dendan?

Azpieuskalki batzuetan zein nolakotzaile edo determinatzaile zehaztugabea ere erabiltzen da izenordain modura.

Zein liburu irakurri duzu? (determinatzailea)

Zein etorriko da bihar? (izenordaina)

Bestalde, zer izenordaina bera ere determinatzaile zehaztugabe gisa erabiltzen da Zer ordu da? bezalako esapideetan.

Gainera, zer izenordaina lexikalizatu egiten da eduki semantikorik hartu gabe, hainbat testuingurutan komodin gisara erabiltzeko, balio kataforikoa duen hau erakuslearen antzera (hau testuinguru formalagoetan eta zera hain formal ez direnetan).

Adiskideak hau esan zidan... (honako hau, ondoko hau...)

Adiskideak zera esan zidan...

Nor eta zer galdera zuzenetan edo zehar galderetan erabiltzen dira eta beti dira galdegai.

- Izenordain zehaztugabe eratorriak

Oro har, nor eta zer izenordainetatik eratorritakoak (inor, ezer, edonor, edozer, nornahi, zernahi...) haiek bezain izenordain dira. Hala ere, badira zer hitzetik eratorritakoen erabilera bereziak, izenari laguntzen.

Edozer gauza egingo nuke pozik egon zaitezen (edozein)

Eta berez izenordain ez den edozein hitzaren izenordain gisako erabilerak.

Edozeinek jakin dezake hori! (edonork)

Izenordain hauek (nor eta zer izenordainek bezala) pertsona den edo pertsona ez den erreferentea dute. Erreferentea ez da bakarra, eta zehaztugabea da. Bestalde, maiz ageri dira esapide moduko perpausetan.

- Sailkapena:

amp#183;
Testuinguruaren arabera, pertsonaren baten edo gauzaren baten parafrasi edo ordaina, edo pertsona edo gauza bat ere ez onartzen dutenak: inor eta ezer.

- Ezezko testuinguru erabil daitezke (aditza ezezkoa da), ordezkatzen duten pertsona edo gauza ale bat bera ere ez esanahia dute.

Ez da inor etorri

Ez dugu ezer ikusi